TULIPA TXIKIA ANTZERKI MUSIKALA – TEATRO MUSICAL

D ereduko ikasle guztiek azken hiruhilekoan zehar Tulipa Txikia antzerki musikatua prestatu dute. Azken egunetan, gurasoen aurrean eta beste ikaskideen aurrean antzeztu dute. Ahozkotasuna, musika, dramatizazioa… izan dira landu dituztenak. Gurasoekin, ikasturte amaiera ospatzeko, lunch moduko bat ere egin zuten! Eskerrik asko denei etortzeagatik!

https://www.noticiasdenavarra.com/navarra/2023/06/26/tulipa-txikia-reto-musical-grupal-6974237.html

El alumnado del modelo D ha estado trabajando en el teatro musical Tulipa Txikia (pequeño tulipán) durante el último trimestre. En los últimos días realizaron el teatro enfrente de las familias y otro alumnado del centro. Han trabajado aspectos como la expresión oral, música, dramatización… Además, como despedida del curso, también disfrutaron de un lunch con las familias. ¡Muchas gracias a todos por venir!

LECTURAS COMPARTIDAS – IRAKURKETA PARTEKATUAK

Durante este curso hemos realizado varias veces la actividad de lecturas compartidas. El alumnado de primaria ha leído cuentos e historias a los de infantil, pasando un rato agradable. Sin duda es una actividad que ha encantado tanto al alumnado como al profesorado.

Ikasturte honetan zehar irakurketa partekatuak egiten aritu gara. Lehen Hezkuntzako ikasleek Haur Hezkuntzakoei ipuin eta istorioak kontatu dizkiete. Ikasle eta irakasleei asko gustatu zaien jarduera izan da.

VISITAS A LA BIBLIOTECA

Durante el curso el alumnado de 4 años de Educación Infantil ha realizado visitas a la biblioteca, donde han podido pasar un rato agradable leyendo. Además, han hecho uso de los préstamos de libros. En la semana del libro también fue el alumnado de 3 años a la biblioteca.

Ikasturtean zehar HHko 4 urteko ikasleak liburutegira bisitak egiten aritu dira. Bertan liburuak irakurtzen gustura egon dira eta maileguak egiten ere aritu dira. Liburuaren astean 3 urtekoak ere joan ziren liburutegira.

Ya en junio, el alumnado de 4 años visitó por última vez en este curso la biblioteca, e intercambiaron regalos con Encarna la bibliotecaria en modo de agradecimiento. Volvieron al cole con la promesa de seguir con sus visitas a la biblioteca a partir de septiembre.

Ekainean 4 urteko ikasleak azkeneko aldiz joan ziren liburutegira, eta Encarna liburuzainarekin esker opariak elkarbanatu zituzten. Eskolara itzuli ziren irailetik aurrera berriro ere itzuliko zirela hitz emanez.

ENGLISH WEEK LEKAROZ

Parte del alumnado de 5º estuvo la semana pasada en Lekaroz de campamento, dentro del programa English Week. Realizaron muchas actividades y se lo pasaron muy bien!!

Pasa den astean 5. mailako ikasle batzuk Lekarozen egon ziren English Week programarekin. Jarduera asko egin zituzten eta oso ongi pasa zuten!

EXCURSIONES FIN DE CURSO – KURTSO AMAIERAKO IRTEERAK

El día 8 de junio todo el centro salió de de excursión a diferentes lugares. Realizaron varias actividades y disfrutaron de un día juntos.

Ekainaren 8an eskolako ikasle guztiak irteeran izan ziren. Leku ezberdinetan jarduera ugari egin zituzten, eta denok batera egun bat pasa zuten.

CAMPAMENTO 6º

Este fin de curso el alumnado de 6º curso ha estado de campamento en Estella, para despedirse de la etapa vivida en nuestro cole. Han realizado diferentes actividades y se lo han pasado genial!!

Kurtso bukaera honetan 6. mailako ikasleak Lizarran izan dira kanpaldian, eskolan bizitako etapa bukatzen dutela ospatzeko. Jarduera ezberdinak egin dituzte eta oso ondo pasa dute!!

VISITA WATERPOLISTA NAIA DURAN

De la mano del Instituto Navarro del Deporte, la waterpolista Naia Duran Balentzia estuvo en el aula de 4º-5º modelo D. Hablaron sobre su trayectoria deportiva y puedieron practicar un poco de waterpolo. Como no tenemos piscina, lo hicieron en el frontón! Muchas gracias por tu visita Naia!

Naia Duran Balentzia waterpolo jokalaria izan genuen lehen hezkuntzako 4. eta 5. mailan, Nafarroako Kirolaren Institutuaren eskutik. Bere kirol ibilbidearen inguruan aritu ziren, eta waterpoloa probatzeko aukera ere izan zuten ikasleek. Igerilekurik ez dugunez, frontoian aritu ziren! Mila esker bisitagatik, Naia!

VISITA INGETEAM

Dentro del proyecto del huerto y sostenibilidad, dl alumnado del modelo D estuvo de visita en la fabrica Ingeteam de Sesma. Después de ponerse las gafas de protección y los chalecos, realizaron la visita a la fábrica aprendiendo sobre las placas solares y los trabajos relacionados con ellas. ¡Muchas gracias por abrirnos las puertas!

D ereduko ikasleak, baratza eta jasangarritasunaren inguruko proiektuaren barruan, Sesmako Ingeteam fabrikan izan ziren bertan nola lan egiten duten ikusten. Babeserako betaurrekoak eta txalekoak jantzi ondoren, fabrikan zehar ibili ziren eguzki plaken eta hauekin egiten diren lanen inguruan ikasten. Mila esker zuen ateak irekitzeagatik!.