DINOPOLIS

HAU SORPRESA!

Gaur dinosauro baten arrautza aurkitu dut. Arrautza horia da eta pixka bat morea da. Nik uste dut arrautzatik Triceratop bat jaioko dela.

Triceratop-ak sudurrean adarra dauka. Lepoa babesteko lepoko gogorra zuen. Lau anketan ibiltzen zen eta belarjalea zen.

Egilea: AFRIKA CAMPO GURREA

ARRAUTZAK IREKI AL DIRA?

Aurreko egunean dinosauro baten arrautza aurkitu nuen Txinan. Martxoaren 26an, astelehenean ireki zen. Nire dinosauroaren izena Velociraptor da. Haragia jaten du eta bi hanken gainen ibiltzen da. Tamainaz txikia da baina oso azkarra da.

Etxean gordeko dut baina kontu handiz. Galtzen baldin badut jendean jango du eta!

Egilea: UXUE AZCONA CORDÓN

LURREAN BIZI IZAN ZIREN DINOSAUROAK

Dinosauroak lurran bizi ziren duela miloika urte. Gizakiak ez ziren jaio oraindik.

Dinosauroak arrautzetatik jaiotzen ziren. Narrastien erreinukoak ziren. Haragijaleak eta belarjaleak ziren eta tamaina askotakoak zeuden: haundiak, ertainak eta txikiak.

Fosilak aurkitu direlako dakigu existitu zirela. Duela miloika urte meteoritoa erori zen lurran eta ondamendi asko gertatu ziren eta horrela desagertuz joan ziren pixkanaka-pixkanaka dinosauroak: Tsunamiak altxatu ziren eta itota hil ziren, sumendiak lehertu ziren eta laban erreta hil ziren, oxigenoa txarra zen eta ezin zuten arnastu…

Egilea: IKER COMESAÑA MARTINEZ

NOLAKOAK ZIREN DINOSAUROAK?

Dinosauroak ezberdinak ziren beraien artean. Batzuek haragiajaleak ziren haragia jaten zutelako eta bi hanketan ibiltzen ziren. Beste batzuk belarjaleak ziren belarra jaten zutelako lau hanketan ibiltzen ziren.

Uretan bizi ziren, beste batzuk zeruan hegan egiten zutelako eta azkenekoak lurtarrak ziren.

Informazio bilketa

Tamanina haundiakoak, ertainekoak eta txikikoak dira. Normalean dinosauro handiak oso baketsuak ziren, belarra hostoak eta landareak jaaten zituzten. Lepo eta isats luseak zituzten. Dinasauro txikiak oso azkarrak eta arinak ziren. Atzeko hanken gainean ibiltzen ziren.

Egilea: NEYEN MARTINEZ GALILEA

ZEIN DA ZEIN DA……. ASMAKIZUN HAUEN ATZEAN DAUDEN DINOSAUROAK?

  • Bi hankekin ibiltzen da. Tamaina haundia du. Ez dauka lepo luzea. Isatsa gorria dauka. Atzeko hankak luzeak ditu eta besoak motzak ditu. Azala gorria du eta piska bat beltza ere. Kopetan bi adar ditu. Zein da?
  • Dinosauro hau lurtarra da eta bi hanketan ibiltzen da. Tamaina ertaina du. Isatsa dauka, lepo motza du esku motzak ditu. Hortzak zorrotzak ditu eta haragia jaten du. Film askotan atera dute eta horregatik oso famatua da. Zein da?

Egilea: MIGUEL RODRIGUEZ ARAMENDIA