ANTZINAKO EGIPTO

Egipto Afrikan dago. Basamortuz inguratua dago baina Nilo ibaiaren ertzean sortu zuten ura hartzeko biztanleek edateko eta baratzak ureztatzeko. Ura Xadufa izeneko instrumentu batekin hartzen zuten.

Xadufa Nilo ibaia ondoan.

Antzinako Egipton faraoiek gobernatzen zuten. Erregina eta erregegeak ziren. Nefertiti, Kleopatra Menes, Tutankamon, Akenaton… izan ziren ezagunenak. Faraoiak hiltzen zirenean momiak egiten zituzten eta sarkofagoetan sartzen zituzten.

Eskribauek idazten zuten hieroglifikoz tenpluetako paretetan, obeliskoan, piramide barruan…

Nekazariek barazkiak landatu eta biltzen zituzten. Nilo ertzean zituzten baratzak.

Barazkiak eta lekaleak Nilo ibaiaren ertzean.

Arrantzaleak Nilo ibaian arrantzatzen zuten. Belaontzietan ibiltzen ziren Nilotik. Belaontzietan ere piramideak, tenpluak… eraikitzeko harriak garraiatzen zituzten.

Langileak piramideak, tenpluak, etxeak… eraikitzen zituzten.

Soldaduak Egipto defendatzen zuten.

ZE BEREZITASUN ZUTEN ERAIKITZEN ZITUZTEN ERAIKINAK?

TENPLUA: faraoiak eta jainkoak bizitzeko.  

OBELISKOA: Tenpluen aurrean eraikitzen zen izpiritu txarrak ez sartzeko.

Tenplua zotzekin sortua. Aurrean Obeliskoa dago, tenplua babesten.

ESFINGEA: lehoiaren gorputza du eta pertsonen burua du.  Piramideen aurrean eraiki zuten izpiritu gaiztoak ez sartzeko eta momiak ez zirikatzeko.

PIRAMIDEAK: Harrizkoak ziren eta punta urrezkoa zuten. Faraoien momiak sartzen zituzten.

Piramideak eta Esfingea.

LODOSAN AURKITZEN ZAILAK DIREN ANIMALIAK ZEUDEN EGIPTON. GAUR EGUNERARTE IRAUN DUTE

Krokodiloak, hipopotamoak, dordokak, eskorpioia, sugeak, dromedarioak eta gameluak.

Un comentario en «ANTZINAKO EGIPTO»

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.