EUSKARAREN EGUNA 2020

Gauden egoeran egonda ere ez dugu ahaztu Euskararen eguna! Egun berezia izaten da Euskaldunontzat eta Euskara ikasten daudenentzat.

Ospakizunei hasiera emateko, patioan elkartu gara. A eredura doazen ikaskide batzuk ere gurekin etorri dira ospakizunera. Txokoetan antolatu eta margoketari ekin diogu! Marrazkiak margotu ditugu, pankarta handi bat idatzi eta apaindu dugu eta lepokoak egin ditugu. Musikaz animaturik eta dantzatuz, egun polita pasa dugu.

Euskarak egun bat izan arren, EUSKARAZ 365 EGUN!!!

BIDEOA IKUSGAI ONDORENGO SARBIDEAN:

GU ERE IRRIEN LAGUNAK GARELAKO!

Irrien lagunak izan ditugu eskolan, eta goiz izugarria igaro dugu haiekin! Tiritatxo eta Martin Bertso ezagutzeko aukera izan dugu eta abesten eta dantzatzen gozatzen egon gara.

Etxean ere ikuskizuneko abestiak entzun ditzazkezu!!

Irrien lagunak – https://www.youtube.com/watch?v=gfdGhwLOwB0

Euskaraz bizi nahi dut – https://www.youtube.com/watch?v=i1yBZh4Gbw0

Ahoa bizi, belarriak prest! – https://www.youtube.com/watch?v=gTmtV9C9HdA

Maite zaitut – https://www.youtube.com/watch?v=m4Yca52S9C8