NEGUA JOAN DA TA!

Baratza eginen den espazioa

Zer izanen da oraingo honetan burutuko dugun lana? Negua pixkanaka-pixkanaka joan eginen da eta Amalurra esnatuko zaigu!

Hortaz, eskolako baratza prestatzen hasi beharko dugu, ez da hala?

Lehenik eta behin, aztertu beharko dugu non egin dezakegun gure baratza eta ideiak hartzera joan. Nola sortu ote dute gure bizilagunek beraien baratzak? Goazen ikustera!

Ondoren, gure baratzaren planoa prestatuko dugu.

LANABESAK HARTU ETA GOAZEN LANERA!!

PAPIRO TAILERRA

Antzinako Egiptoren gaiari amaiera emateko Papiroak sortu genituen gure izenekin idazkera hieroglifikoan. Lehen Hezkuntzako ikasleek Haur Hezkuntzako ikasleei azaldu zieten nola egin behar zituzten beraien papiroak eta izenak bilatzen lagudu zioten elkarri.

Zuek ere zuen papiroak sortu ditzazkezue, oso erreza da! Horretarako pauso hauek jarraitu:

MATERIALAK: Kartulina bat, gasak edo sukaldeko papera, kola txuria, kafe ahutsa eta ur pixka bat.

  1. Nahastu kola txuria, kafe ahutsa eta ur pixka bat ontzi batean.
  2. Jarri gasak edo sukaldeko papera kartulinaren gainean.
  3. Pintzel batekin gasa nahasketarekin busti.
  4. Lehortzen utzi.