MARI DOMINGI ETA OLENTZEROREN ESKUTITZAK

Egun hauetan zehar Olentzerori eta Mari Domingiri bidaltzeko eskutitzak prestatu ditugu.

Olentzerok etxea apaintzeko marrazkiak eskatu egin zizkigun eta lanari ekin genion. Marrazkiak bukatu eta…..ezustekoan azaldu eta marrazkiak eraman zituen! Argitxo ere bixi ibili zaigu egun hauetan eta eskutitza guztiak eraman dizkigu!

Argitxo Olentzero eta Mari Domingiren laguna da. Galtzagorri bat da, nahiz eta galtza berdeak eraman mendiak ongi izkutatzeko. Txanoa gorria du eta kriskitin bat jartzen du Olentzeri eta Mari Domingiri bidea erakusteko.

Argitxok esku-argia utzi digu gelan Olentzerori laguntzeko.

AZAROAK 25

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Azaroak 25 heldu zaigu eta urteroko legez ikastetxeko ikasgeletan jarduera desberdinak burutu egin dira. Jarduera hauen bitartez ikasleei begiak zabaldu nahi dizkiegu emakumeen kontra gertatzen diren indarkerien aurrean.

«ZUEKIN GAUDE!» «EMAKUMEAK BIRIZIK NAHI DITUGULAKO» «EMAKUMEAK ASKEAK ETA LIBREAK» «EZ ITXI BEGIAK INDARKERIAREN AURREAN»

Esaldi hauek eta beste hainbat esaldi gehiago idatzi ditugu pankarta batean. Gorputz Hezkuntzan «ASKI DA!» esaldia sortu dugu gure gorputzekin, modu asko baitaude adierazteko sentitzen dugun haserrea.

Azaroak 25 asko ditugu oraindik borrokatzeko, eta elkarrekin eginen dugu!

EUSKARALDIA BERTAN DA

Azaroaren 20tik Abenduaren 4ra, EUSKARALDIA ospatuko da. Bi modutan parte hartu dezakezu:

AHOBIZI

Euskaraz egingo diezu ulertzen duten guztiei. Edonon, edonoiz eta ulertzen duen edonorekin arituko zara euskaraz. Ezagutzen ez dituzunekin lehen hitza euskaraz egingo duzu, eta ulertzen baldin badute, hortik aurrerakoak ere.

BELARRIPREST

Euskaraz dakiten guztiei zuri euskaraz egiteko gonbitea egingo diezu. Euskara ulertzen duzula adieraziko diezu eta zurekin euskaraz hitz egin dezatela eskatu.Zuk euskaraz edo erdaraz erantzungo duzu, baina zuri euskaraz egiteko eskatuko duzu.

Egun hauetan zehar ekintza ezberdinak eginen ditugu Euskara, gure hizkuntza bultzatzeko.