MARI DOMINGI ETA OLENTZEROREN ESKUTITZAK

Egun hauetan zehar Olentzerori eta Mari Domingiri bidaltzeko eskutitzak prestatu ditugu.

Olentzerok etxea apaintzeko marrazkiak eskatu egin zizkigun eta lanari ekin genion. Marrazkiak bukatu eta…..ezustekoan azaldu eta marrazkiak eraman zituen! Argitxo ere bixi ibili zaigu egun hauetan eta eskutitza guztiak eraman dizkigu!

Argitxo Olentzero eta Mari Domingiren laguna da. Galtzagorri bat da, nahiz eta galtza berdeak eraman mendiak ongi izkutatzeko. Txanoa gorria du eta kriskitin bat jartzen du Olentzeri eta Mari Domingiri bidea erakusteko.

Argitxok esku-argia utzi digu gelan Olentzerori laguntzeko.

EUSKARAREN EGUNA 2020

Gauden egoeran egonda ere ez dugu ahaztu Euskararen eguna! Egun berezia izaten da Euskaldunontzat eta Euskara ikasten daudenentzat.

Ospakizunei hasiera emateko, patioan elkartu gara. A eredura doazen ikaskide batzuk ere gurekin etorri dira ospakizunera. Txokoetan antolatu eta margoketari ekin diogu! Marrazkiak margotu ditugu, pankarta handi bat idatzi eta apaindu dugu eta lepokoak egin ditugu. Musikaz animaturik eta dantzatuz, egun polita pasa dugu.

Euskarak egun bat izan arren, EUSKARAZ 365 EGUN!!!

BIDEOA IKUSGAI ONDORENGO SARBIDEAN:

AZAROAK 25

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Azaroak 25 heldu zaigu eta urteroko legez ikastetxeko ikasgeletan jarduera desberdinak burutu egin dira. Jarduera hauen bitartez ikasleei begiak zabaldu nahi dizkiegu emakumeen kontra gertatzen diren indarkerien aurrean.

«ZUEKIN GAUDE!» «EMAKUMEAK BIRIZIK NAHI DITUGULAKO» «EMAKUMEAK ASKEAK ETA LIBREAK» «EZ ITXI BEGIAK INDARKERIAREN AURREAN»

Esaldi hauek eta beste hainbat esaldi gehiago idatzi ditugu pankarta batean. Gorputz Hezkuntzan «ASKI DA!» esaldia sortu dugu gure gorputzekin, modu asko baitaude adierazteko sentitzen dugun haserrea.

Azaroak 25 asko ditugu oraindik borrokatzeko, eta elkarrekin eginen dugu!

EUSKARALDIA BERTAN DA

Azaroaren 20tik Abenduaren 4ra, EUSKARALDIA ospatuko da. Bi modutan parte hartu dezakezu:

AHOBIZI

Euskaraz egingo diezu ulertzen duten guztiei. Edonon, edonoiz eta ulertzen duen edonorekin arituko zara euskaraz. Ezagutzen ez dituzunekin lehen hitza euskaraz egingo duzu, eta ulertzen baldin badute, hortik aurrerakoak ere.

BELARRIPREST

Euskaraz dakiten guztiei zuri euskaraz egiteko gonbitea egingo diezu. Euskara ulertzen duzula adieraziko diezu eta zurekin euskaraz hitz egin dezatela eskatu.Zuk euskaraz edo erdaraz erantzungo duzu, baina zuri euskaraz egiteko eskatuko duzu.

Egun hauetan zehar ekintza ezberdinak eginen ditugu Euskara, gure hizkuntza bultzatzeko.

SANTA AGEDA

Otsailaren 4an Ibaialde ikastolako eta Sesmako eskolako lagunekin Santa Ageda ospatu genuen Lodosako kaleetan barna. Urtetx goxoak jaso genitueneta hamaiketako goxoa prestatu ahal izan genuen.

Gure lagun Porrotxek dioen bezala » Hurritz-makilak hartu eta gaur Amalurrari sabelean kilimak egingo dizkiogu!»

Oles, oles lurra esna zaitez! Oles, oles lurra esna zaitez!!!

NOLA LANDATU LANDARE BAT ETXEAN?

Hasteko, hazia kotoiarekin estali eta yogurt pote garbian sartu. Ondoren ura pixka bat bota; baina kontuz! ez bota asko eta ez egin igerilekurik! Azkenik, leiho ondoan jarri eguzkia eta haizea hartzeko. Egunero ur pixkat bat bota. Landarea handitzen denean, lorotzira pasa eta makila jarri gehiago handitzeko.

LANDAREEN ATALAK ETA HANDITZE PROZESUA:

Hazia landatu lur azpian. Ura guk bota al diogu edo euritik lortzen du ura, eguzkia eta airea ere behar du. Sustraiak jaiotzen zaizkio gatz mineralak eta ura hartzeko lur azpitik. Eguzkia eta airea behar izaten jarraitzen du.

Ondoren, zurtoina jaiotzen zaio lurrazalera eta ura eta gatz mineralak igotzen dira handiagoa izateko. Zurtoinean adarrak ateratzen dira eta adar puntetan hostoak jaiotzen dira.

Azkenik, fruituak eta/edo loreak jaiotzen dira. Fruituak eta loreak irekitzen direnean, barruan dituzten haziak erortzen dira lurrera. Horrela, berriz haste da prozesua beste landare bat jaiotzeko.

NEGUA JOAN DA TA!

Baratza eginen den espazioa

Zer izanen da oraingo honetan burutuko dugun lana? Negua pixkanaka-pixkanaka joan eginen da eta Amalurra esnatuko zaigu!

Hortaz, eskolako baratza prestatzen hasi beharko dugu, ez da hala?

Lehenik eta behin, aztertu beharko dugu non egin dezakegun gure baratza eta ideiak hartzera joan. Nola sortu ote dute gure bizilagunek beraien baratzak? Goazen ikustera!

Ondoren, gure baratzaren planoa prestatuko dugu.

LANABESAK HARTU ETA GOAZEN LANERA!!